Artiz kaleko aparkaleku berria datorren astean irekiko dute
Zumarragako Udala aparkaleku berri bat egiten ari da Artiz kalean. 40 autorentzako tokia izango du eta datorren astean irekiko da. Aparkalekua Muno enpresak utzitako lursail batean egiten ari dira, udalak
Zumarragako Udala aparkaleku berri bat egiten ari da Artiz kalean. 40 autorentzako tokia izango du eta datorren astean irekiko da. Aparkalekua Muno enpresak utzitako lursail batean egiten ari dira, udalak eta enpresak sinatutako akordioari esker. Udalak ArcelorMittal enpresarekin ere akordioa sinatu nahi du, enpresaren lurrazpiko aparkalekua herritarrei irekitzeko.