'Gaztagintzaren sekretuak' ezagutzeko bi saio egingo dituzte Ondarren
Gipzukoako Parketxe Sareak antolatuta, ‘Gaztagintzaren sekretuak’ ezagutzeko bi saio egingo dituzte Segurako Ondarre gaztandegian, hilaren 20 eta 27an. Latxa ardiak eta arkumeak ezagutu, gazta egiteko prozesua zein den jakin, eta artzain tresnek izan duten bilakaera ikusi ahal izango da, 2 orduko saioan; gazta probatzeko aukera ere izango da.
Familia osoarentzako plana da, eta helduek (9 euro) zein umeek (4 euro) parte hartu dezakete. Bi saioak, goizeko 11:00etan izango dira. Parte hartzeko, izena eman behar da aurrez, 943 80 21 87 telefono zenbakian, edo anduetza@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.