Lazkaoko herri baratzeetan izena emateko epea zabaldu du udalak
Zubierreka aldean dauden herri baratzeen lizentzia berritzeak urtarrailaren bukaeran egingo ditu Lazkaoko Udalak. Urtebetean erabiltzeko eskubidea dute erabiltzaileek, eta 2019ko baimenak izendatuko dituzte orain.Baratzea hartuko luketenek izena eman b...
Baratzea hartuko luketenek izena eman behar dute, bai lehen aldikoek, bai orain arte izan dutenek. Urtarrilaren 18an, 12:00etan agortuko da eskaerak aurkezteko epea. NAren fotokopia eta eskatutako beste agiriak eraman behar dira udaletxera.
Lazkaon erroldatuentzat
Agauntza errekaren ondoan, 50na metro koadroko 30 baratze-sail dauzka udalak. Lanabesak gordetzeko etxola eta uraren hartunea ere badago. Norbere kontsumorako ekoitz litezke han barazkiak.
Eskakizunen artean, Lazkaon erroldatuta egotea da bete beharreko baldintza bat.













