Ehundaka asto eta bisitari bildu dira goizean Lazkaoko plazan
Astotxo eguna ospatu dute Lazkaon: aurten ere, asto erakustaldiak, jakien salmenta eta Egiptorako ihesa irudikatzen duen antzerkia antolatu dituzte. Herriko plazan 20. Enkarterri Euskal asto arrazaren lehiaketa egin dute: 12:30ean eman dizkiete sariak Gipuzkoako astorik ederrenei. Guztira, 100 asto baino gehiago bildu dira Lazkaoko plazan. Horretaz gain, Xabi Insaustiri aipamen berezia egin diote hainbat urtean egin duen lana goraipatzeko.
13:00etan, bestalde, Lazkao Txiki zelaiak duela 2.000 urteko Judearen itxura hartu du: bertan egin dute Egiptorako ihesa irudikatzen duen antzerkia. Astotxoaren festa, gutxi gora behera, 14:00etan amaitu da: horrekin batera, eguberrietako ospakizunei bukaera eman diete Lazkaon.
Enkarterri Euskal Asto lehiaketako sailkapena:
Gipuzkoako emerik dotoreena: Jai astoa, 19 zenbakia. Jabea, Joxe Mari Lopetegi.
Gipuzkoako arrik dotoreena: Leontxio astoa, 57 zenbakia. Jabea, Ioritz Garmendia.
Gipuzkoako eme gazterik dotoreena: Argi astoa, 76 zenbakia. Jabea, Maria Jesus Galarraga.
Gipuzkoako ar gazterik dotoreena: Bittor astoa, 74 zenbakia. Jabea, Luzio Jauregi.