Beasainek berdindu egin du, Ordiziak galdu
Asteburu motela izan da hirugarren mailako Goierriko futbol taldeentzat; Beasainek berdindu egin du, eta Ordiziak, galdu. Beasainek Bermeo hartu zuen atzo etxean, eta etxekoak aurreratu baziren ere –Aritz Imazen golarekin–, bizkaitarrek partida berdintzea lortu zuten. Ordiziak berriz, ezin izan zuen punturik urratu Portugaletera egindako bidaian; etxekoak 1-0 nagusitu ziren.
Beasain sailkapeneko 9. tokian dago orain, 27 punturekin; Ordiziak berriz, jaitsiera postuetan jarraitzen du, 18. eta 13 punturekin. Datorren asteburuan Ordiziak etxean jokatuko du, Santutxuren kontra; Beasainek, Bizkaia aldera joko du, Sodupe taldearen kontra jokatzeko.