Oiartzungo eta Lezoko dantzariak nagusi Aurresku Txapelketaren Legazpiko kanporaketan
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/01/dantzari-legazpiarrak-2019.jpg)
Aurreko larunbatean jokatu zen Latxartegi aretoan I. Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren lehenengo kanporaketa. Aurtengo txapelketaren berritasuna izan da lehenengoz neskak eta mutilak txapelketa berean lehiatu direla. 30 neska-mutilek parte hartu zuten eta Oiartzungo Mattin Etxebestek irabazi zuen D sailean eta Lezoko Mikel Esnaolak B sailean.
Sustraiak dantza taldeak eta Legazpiko Udalak antolatu zuten kanporaketa. Sustraiak taldeko bost dantzari legazpiar igo ziren oholtzara: Amaia Azpeitia, Irantzu Perez, Izaro Velasco, Laia Arruabarrena eta Markel Garmendia. Lan bikaina egin zutela esan dute dantza taldetik, “ikasturtea indar handiz hasi dutela dirudi”.