Zubizarreta, Soroaren omenezko txapelketako finalean
VII. Migel Soroa Ogi Berri pilota txapelketako finalerdiak jokatu dituzte asteburuan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hiru pilotari ataundar aritu dira bertan lehian. Iraitz Zubizarretak finalerako txartela lortu du, elita mailan, Uriondorekin batera, Egiguren-Sarasa bikotea 22-12 mendean hartuta. Zubizarretak 13 tanto egin zituen, horietatik lau sakez.
Jubenilen mailan, Beñat Senar eta Josu Etxeberria aritu ziren binaka, Lasa eta Cuairanen kontra. Partida oso berdindua izan zen aurreneko tantoetan; Lasak eta Cuarainek aurrea hartu zuten gero (16-10), baina bikote ataundarrak aldea jatea lortu zuen (17-16). Azkenean, ordea, bost tanto errenkadan eginda, 22-16 irabazi zuten Lasak eta Cuarainek.