Elur eta izotz aldiko protokoloa indarrean jarri dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak elurte eta izozte kasuetarako eginbeharren zerrenda gogorarazi du. Kalean, udal langileak arduratuko dira garbi edukitzeaz. Baserri bideetan, udal langile bat ibiliko da. Garbitzeko ordena zortzi mailatan bereizi du udalak...
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak elurte eta izozte kasuetarako eginbeharren zerrenda gogorarazi du. Kalean, udal langileak arduratuko dira garbi edukitzeaz. Baserri bideetan, udal langile bat ibiliko da. Garbitzeko ordena zortzi mailatan bereizi du udalak. Gatza, herritarrek bota dezaten, Bilore ondoko lokalean utziko dute; neurriz eta arduraz botatzeko eskatu dute.