Txindokik kendu du 'txapela'
Hainbat egun lainopean pasa eta gero, eguzkiak bisita egin du gaurkoan, Goierri gaineko zeruan. Txindokik ere, aspaldiko partez erakutsi du bere tontorra. Goizean zehar txapel moduko laino bat izan du gainean, baina eguerditik aurrera pixkanaka kentzen joan da, irudi dotoreak utziz.