Ana Usabiaga bigarren Espainiako Omniumean, erorikoa izan eta gero
Ana Usabiaga txirrindulari ordiziarrak bigarren egin du Espainiako Omnium Txapelketan. Lasterketa bikaina egiten ari zen Usabiaga, Eukene Larrarte euskaldunarekin lehian. Bost itzuliren faltan ordea, erorikoa izan zuen ordiziarrak, eta ezin izan zuen sprinta lehiatu. Hala, Larrartek eraman du kopa, 145 punturekin; Usabiaga haren atzetik gelditu da, bigarren tokian, 138 puntu batuta.
Irene Usabiaga, munduko 10 onenen artean
Zeelanda Berrian jokatu den Munduko Kopako proban parte hartu du Irene Usabiagak. Omnium proban 8. tokia egin zuen, eta scratch-ean 10.a. Parte hartu aurretik “emaitza hori firmatu” egingo lukeela azaldu du Usabiagak, baina lasterketako sentsazioak ikusita, ez da erabat gustura gelditu.