Bikuña eta Berasategi sailkatu dira Idiazabalgo kanporaketan
Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu dute asteburuan Idiazabalen. Sei bikotek parte hartu dute, eta Alejandro Bikuña eta Antonio Berasategi izan dira irabazleak. Gipuzkoako kanporaketarako sailkatzeaz gain, Xume tabernan afaria jaso dute opari. Finalean aurkari izan dituzten Jon Esnaolak eta Mikel Saralegik berriz, gazta erdi bana jaso dute opari.