Ehunmilak probak 'Ultrafesta' antolatu du, boluntarioen lana eskertzeko
Ehunmilak probak 10 urte beteko ditu aurten, eta urte horietan guztietan lagundu duten boluntarioen lana eskertzeko, festa bat antolatu dute martxorako
Ehunmilak lasterketak 10 urte beteko ditu aurten, eta urte horietan guztietan antolaketan lagundu duten boluntarioen lana eskertu nahi dute. Horretarako, Ultrafesta izendatu duten jaia egingo dute, martxoaren 23an, Beasainen.
Egun osoko festa izango da, boluntario bezala aritu direnei zuzendutakoa. Jan-edanaz gain, umeentzako tailer eta jolasak, korrikalarien solasaldia eta kontzertuak izango dira. Ehunmilak Erronka ere egingo dute, egun osoz, 07:00etan hasi eta 19:00ak arte.
Ehunmilak, G2H eta MariMurumendi probak uztailaren 12 eta 14 artean jokatuko dituzte.