Elurra 700 metrotik behera egin dezakeela ohartarazi du Euskalmetek
Euskalmet meteorologia agentziak jakinarazi duenez, elurra 700-800 metrora egingo du datozen orduetan. Abisu horia eman dute gaurko eta biharko, nahiz eta prezipitaziorik handienak bihar espero dituzten. Egun osoan egingo du euria, goizean arinago, eta gehiago egunaren bigarren zatian. Eguerdian elur kota 1000 metrora igoko bada ere, arratsalderako 700-800 metrora jaitsiko da, eta baliteke 600 metroan ere elurra egitea. Haizeak ere gogor joko du, 60-80 kilometro orduko barrualdean, eta 100 kilometro orduko kostaldean nahiz mendialdean. Tenperaturek ere behera egingo dute bihar, eta 1º eta 5º artean izango dira.
Asteazkenean eguraldiak zertxobait hobera egingo du, eta ez da prezipitaziorik espero; ostegunetik aurrera ordea, elur giroa etorriko da atzera, eta kota baxuagoetan ere egin dezake. Asteazkenetik aurrera, abisu laranja eman dute.