Ordiziak galdu egin du etxean eta Beasainek berdindu Sodupen
Puntu bakarra lortu dute 3. mailako futbol talde goierritarrek asteburuan. Ordiziak galdu egin du etxean, eta Beasainek puntu bat urratu du Bizkaira egindako bidaian. Urdinentzat aukera ona zen asteburukoa, etxean jokatzen zutelako, baina Santutxuk egin zuen partidako gol bakarra. 0-1 galduta, sailkapeneko 19. postuan dira ordiziarrak, 13 punturekin.
Beasaindarrek zorte gehixeago izan dute asteburuan. Etxetik kanpo jokatu zuten, Sodupe talde bizkaitarraren kontra. Partida parekatua izan zen, eta 1-1 berdindu zuten. Sailkapeneko 10. tokian dago orain Beasain, 28 punturekin.
Datorren asteburuan, Beasainek sailkapeneko azken postuan dagoen San Pedro hartuko du Loinatzen. Ordiziak ere etxean jokatuko du, Santurtziren kontra.