Sutea itzali zuten suhiltzaileek zabaldu dute Otatzako txotxa

Pasa den abuztuan sute batek kalte ugari eragin zituen Zeraingo Otatza sagardotegiko pabilioi batean. Egun hartan suhiltzaileek egindako lanari esker, sutea ez zen sagardotegi osora zabaldu. Egindako lana eskertu nahi izan diete, eta suhiltzaile horiek izan dira Otatza sagardotegiko txotx garaia zabaldu dutenak. Bertsolariak, trikitilariak eta dantzariak ere izan ziren, denboraldiaren estreinaldian.