Unidad Alavesak Ataunen egingo du disko berria aurkezteko kontzertua
Unidad Alavesa taldeak disko berria aurkezteko kontzertua egingo du Ataunen, otsailaren 16an.
Unidad Alavesa taldeak otsailean argitaratuko du disko berria. Martin Martin izango du izena eta Beasaingo Pottoka estudioetan grabatu dute, Fredi Pelaezekin. Aurkezpen kontzertua Ataungo Oargi elkartean egingo dute, otsailaren 16an. Gauerdian izango da emanaldia; aurretik ordea, Iñigo Cabezafuegok joko du. Sarrerak 5 euroan jarriko dituzte salgai.