Gazta dastaketa tailerra antolatu dute familientzat

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak aisialdi aukera berria zabaldu du igande arratsaldetarako, haurrak dituzten familiei begira. Gazta mota desberdinak dastatu eta haien ezaugarriak puntuatu ondoren, gaztarik onena aukeratuko dute.
Helduen sarrerak 5 euro balio du eta umeenak, 3 euro. Saioak 16:30ean hasiko dira, eta martxora arte izango da aukera. Tailerra, zentroko bisitekin batera osatuko da. Informazio gehiago, 943 18 82 03 telefono zenbakira deituta edo info@idiazabalturismo.com posta helbidera mezu bat idatzita.