Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko eskualdeko bilera deitu dute
Martxoaren 8ak iaz izan zuen arrakasta ikusita, mugimendu feministak aurten ere greba deialdia egitea erabaki du. Goierriko greba eguna eta mobilizazioak antolatzeko, eskualde mailako bilera deitu dute, biharko. Beasaingo udaletxeko aretoan bilduko dira, 18:30ean. Batzar irekia da eta nahi duten guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuta.