Pilotaleku berritua inauguratu dute Itsasondon
Itsasondon Errota pilotalekua berritu dute, eta asteburuan egin dute irekiera ekitaldi ofiziala. Festa giroan egin zuten, herritarrekin batera. Pilotalekua estalpean dagoen eremu zabalena da Itsasondon eta eguraldi txarra denean batez ere, aisialdirako eta hainbat ekitaldi egiteko ere erabiltzen dute itsasondoarrek. Hori horrela, «irisgarritasuna hobetzea beharrezkoa» zela esan du Asier Garro alkateak. Hala, lehen zegoen altuera aldaketa saihesteko, frontoiaren zorua plazaren maila berean jarri dute.