Errekak hazita datoz gaur eta uholde arriskua dela eta, alerta laranja eman du Herrizaingo Sailak. Gaur 96,3 kilometro orduko haize boladak izan dira Goierrin.
Euria gogotik egin du gaur, eta Goierriko errekak hazita ikusi ahal izan dira, aspaldiko partez. Zegamako meteorologia neurgailuan metro kubikoko 45,7 litro hartu dituzte arratsaldeko bostak arte. Haizea ere zakar ibili da, eta 96,3 kilometro ordura arteko abiada hartu du.
Urtegiei dagokionean, Barrendiolakoa goraino beteta dagoela esan liteke, gaur goizean %97,8an baitzegoen. Lareokoa %71,2) eta Arriarangoa (%66) baxuago daude oraingoz.
Bihar ere euria
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, bihar ere antzeko giroa izango da. Egun osoan zehar egin dezake euria, eta alerta laranja ezarri dute, uholde arriskua dela eta.