Gutxieneko haur kopurua bilduta, haur eskola berrireki dute
Gabiriako Haurreskolak ez zuen ikasturtea irailean hasi, nahikoa haur ez zegoelako. Orain, gutxiengo kopurura iritsita, berriro martxan jarri dute.
Gabiriako Haur Eskola berriz zerbitzua ematen ari da. Urtarrilaren 2an berrireki zuen Haurreskolak Partzuergoak. Iazko uztailaren 20an izan zuen azken eguna, eta kurtsoa ez zuen irailean hasi, nahikoa haur ez zegoelako. Orain, eskatutako hiru umeak matrikulatu ondoren, berriro martxan da. Haurrak urtarrilaren 7an hasi ziren joaten. 0 urtetik 2 urtera artekoentzat 10 plaza ditu.