Euskaltzaindiak Xalbador Garmendia omenduko du
Junes Casenave eta Manex Pagola zirenak ere gogoratuko dituzte, Ageriko Bilkuran
Euskaltzaindiak Xalbador Garmendia hizkuntzalari eta euskaltzain urgazle zena omenduko du, bihar, Ageriko Bilkuran. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiko Iargi aretoan egingo dute batzarra, bihar 12:30ean. Junes Casenave eta Manex Pagola euskalariak ere omenduko ditu, ekitaldi berean.
Hiru euskaltzainen hilberri txostenak irakurriko dituzte: Garmendiarena Lourdes Otaegik, Casenaverena Jean-Louis Davantek eta Pagolarena Gexan Alfarok.
Garmendia Zaldibian jaio zen 1932an, eta iazko azaroan hil zen. Teologian lizentziatua Erroman, Egin egunkariko euskara arduradun izan zen, baita Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko testu zuzentzailea ere. Euskaltzaindiak 1965ean izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskara batua birsortzeko Arantzazuko biltzarretan, deklinabideari buruzko txostena aurkeztu zuen, 1968an. Literaturan, Saint-Exuperyren Printze txikia eta Garcia Marquezen Heriotza iragarritako baten kronika euskaratu zuen