Goierriko sei talde sailkatu dira Taldekako finalera

Gipuzkoako Taldekako Bola Txapelketaren finala larunbatean jokatuko da, Lasarte-Oriako Mitxelineko bolatokian, 08:30ean hasita. Aurreko bi asteburuetako kanporaketetan, sei talde goierritarrek lortu dute sailkatzea. Gizonezkoetan, A multzotik Txoritegi (Segura) eta Santa Kruz (Urnieta) igaro dira, eta B multzotik Ategorrieta eta Danantzako (Legazpi). Emakumezkoetan, beste lau talde lehiatuko dira: Zeraingo bi talde, Gabiriako bat eta Beharzana (Villabona). Denboraldiko lehenengo txapelketa ofiziala da.
121 bolarik parte hartu dute.