Neguko baratzea ezagutuko dute Legazpiko ikasleek
Larunbatean tokian tokiko baratzeko neguko produktuak ezagutu eta sukaldean prestatuko dituzte ikasleek
Domingo Agirre eskola publikoko guraso elkarteak antolatuta, bihar tokian tokiko baratzeko produktuen gaineko bigarren tailerra egingo dute; tailerrak sukaldaritza lana ere hartzen du. Aurretik udazkeneko baratzeko produktuak ezagutu zituzten eta biharkoan neguko produktuak ezagutu, jaso eta sukaldean prestatuko dituzte LHko ikasleek. Sukaldean egindakoak dastatuko dituzten ondoren.
Ekintza irekia da eta eskolako LHko Legazpiko ikasle guztiek daukate parte hartzeko aukera. Aitzitik, toki muga dago eta gehienez hamabost ikasle hartuko dituzte. Izena emateko azken eguna gaur da eta tailerraren prezioa 10 eurokoa da. Eskolako ikasleek Inika bitartez eman dezakete izena eta eskolaz kanpokoak 943 73 00 68 telefonora deituta.
Mirandaolako parkean elkartuko dira parte hartzaileak, bihar, 10:00etan San Migel baserrira joateko. Bildutako produktuekin Gizarte Zentroko sukaldera joango dira eta Mireia Alberdi dietista-nutrizionistak prestatutako errezetak egingo dituzte. Baserrira familiekin joan daitezke ikasleak, ondoren sukalde lanetan ikasleak arituko dira.