Talentuak bultzatzeko Goierriko proiektua abian da
Talentuan oinarritutako proiektua da 'Ilusion' izenekoa, eta Goierriko enpresa nagusiek bultzatu dute. Zazpi saiotan lehena egin dute gaur, Igartzako jaregian.
Goierri Valley enpresa elkarteak Ilusion proiektua jarri du martxan, talentuaren alde apustu eginez. Win&Win egitasmotik sortutako proiektua da, eta enpresetan ilusioa piztea du helburu. Hala, talentuari eustea eta garatzea lortu nahi dute, horretarako, “konpromisoaren kulturan oinarritutako proiektu erakargarriak landuko dituen enpresa sarea” sortuz.
Gaur egin dute zazpi saiotan lehena Beasaingo Igartza jauregian. Talentuaren garapenerako ildo nagusiak definitu eta ondorengo bilkuretan landuko dituzte. Saio horietan, elkarteko nahiz elkartetik kanpoko enpresen esperientzia eta praktika onak ezagutzeko aukera izango da.