Txotx irekiera egingo dute Olagin larunbatean

Larunbatean egingo dute Altzagako Olagi sagardotegian Txotx irekiera. Autobus zerbitzua ere egongo da Lazkaotik 20:30ean. Ordiziatik eta Beasaindik ere pasako da. Bost euro balio du txartelak. Ostiralerako erreserba egin beharko da. Informazio gehiago 943 88 77 26ra deituta.