Ampo Ordiziak 11-11 egin du Independiente Santander taldearen aurka
Ampo Ordizia taldeak 11-11 egin du Independiente Santander taldearen aurka. 12:00etan hasi da partida. Ampo Ordizia 3-0 irabazten hasi da, baina lehenengo zatia amaitzerako Santandergo taldeak aurrea hartu dio. Bigarren zatian berdinketa lortu dute ordiziarrek Lander Mujikaren zigor kolpearekin. Independienteko jokalari batek min hartu du lehenengo zatian eta jokoa eten behar izan dute.