Ataunera iritsi da inauteri-giroa, haur eta guraso mozorrotuen alaitasunarekin
Arratsaldean San Martingo plazan elkartu dira inautezaleak. Karaokea, dantzaldia, musika eta afaria dituzte
Ataunen ere mozorrotuen kolorez hornitu dute herritarrek ostirala. Eskola bukatu orduko, haurrak eta gurasoak mozorrotuta irten dira plazara. Lagun artean ari dira ospatzen inauteria. Plazara iritsi orduko, ogitartekoa prest zuten guztiek. Kalejira ere egin dute San Martinen barrena. Udaberriaren etorrera ospatzen da inaterietan, eta irudi bitxiak bat egin du horrekin: artaldea pasatu da kalean gora.
Gauean kalostrapean afaria egingo dute ataundarrek. Ioar DJak musika jarriko du. Pregoia irakurri dute aurretik, eta karaokean gozatu bat hartu dute.