Herriko kaleak alaitzeko mozorro festa
Segurako Laiotz herri eskolako ikasleak kalera irten dira inauteriei hasiera ematera. Herriko kaleetan ibili dira hainbat mozorro soinean jarrita: piratak, arrantzaleak, urpekariak… uraren inguruneekin lotura duten mozorroak izan dira nagusi.
15:15ean hasi da mozorro festa Seguran barrena, eta 15 minuturen buruan iritsi dira herriko plazara. Bertan, haurrek lortu dute protagonismoa, eta dantzak egin dituzte irakasleen laguntzarekin.