Ikastetxeetako ikasleek, iraskaleek eta gurasoek mozorro desfilea egin dute
Inauterietako asteburuari hasiera eman diote ikastetxeetako komunitateek hamaika mozorro kalera aterata
Atzo Doinua musika eskolakoek eta gaur ikastetxeetako komunitateek mozorroz bete dituzte kaleak. Adin guztietako ikasleak mozorrotu dira, irakasleak ere bai eta guraso ugari bidelagun izan dituzte egin duten desfilean. Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxeetakoak Santikutz egoitzaren parean elkartu dira eta Euskal Herria plazara joan dira. Han lintxaren etorrerarekin Inauteri festa hasi da Legazpin. Alaitasuna txarangak doinua jarri dio festari eta 19:30etik aurrera 21:00etara Alaitasuna Mariatxea kalez kale ibiliko dira.
Bihar Legazpiko Gazte Asanbladak eta Beti Gazte elkarteak antolatutako Zapatuko Inauteria egingo dute. Gaia Euskal Kultura izango da aurten eta eguerdian bazkaria egin ondoren 17:30ean Laubidetik abiatuko dira karrozarekin. 22:00etan kontzertuak egongo dira Gaztetxean.