Inauteriak iritsi dira Zegamara
Inauterietako jaialdia antolatu du Zegamako Aitxuri herri eskolak udal pilotalekuan. Zorriak, mediko kirolariak, urruneko tribuetako biztanleak, 1920. hamarkadako emakumeak… Zegamako haurrek mozorrorik berezienak jantzi dituzte euren gurasoei erakusteko. Horretaz gain, dantzarako abilezia handia dutela frogatu dute: 14:45ean eman diote hasiera jaialdiari haurreskolakoek, eta dantzaldiari 6. mailakoek eman diote amaiera. Aurten, euren azken dantza saioa izan da.
Jaialdia amaitu arren, festak aurrera jarraitu du. Guraso elkarteak txokolate jana antolatu du mozorro jaiaren ostean. Horretaz gain, guraso elkartekoek buruhandien ekitaldia ere Zegamara eraman dute.