Beasainen gizon bat atxilotu dute adingabeen aurrean "exhibizionismo-egintzak egiteagatik"
Atzo, 16:30ean inguruan, emakume batek Ertzaintzari ohartarazi zion adineko gizonezko bat exhibizionismoa egiten ari zela zenbait adingaberen aurrean ibaiaren ondoko pasealekuan.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, Beasainen 72 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, zenbait adingaberen aurrean “exhibizionismo-egintzak egiteagatik”. Atzo, 16:30ean inguruan, emakume batek Ertzaintzari ohartarazi zion adineko gizonezko bat exhibizionismoa egiten ari zela zenbait adingaberen aurrean ibaiaren ondoko pasealekuan. Ertzaintzaren patruila bat berehala bertaratu, eta “egiaztatu zuten exhibizionista masturbatzen ari zela, baina agenteak bertan zeudela ikusi bezain laster, disimulatzen saiatu zela” zehaztu du Ertzaintzaren prentsa oharrak. Gizona identifikatu ondoren, atxilotu zuten, adingabeen aurrean egindako exhibizionismo-delituaren akusaziopean. Ertzaintzaren arabera, pertsona horrek aurrez antzeko egintzak egin zituen gutxienez beste bitan.