Naia Sarasola igerilari ordiziarra Espainiako txapelketan bikain aritu da
Ordiziako igeriketa taldeko Naia Sarasola Autonomi Elkargoen V. Espainiako Txapelketan izan da asteburuan, Madrilen. Alebin mailan aritu da Sarasola eta emaitza oso onak lortu ditu. Garazi Lorenzo entrenatzaile ordiziarrarekin aritu da lanean denboraldi osoan eta orain arte egindako lana fruituak ematen ari da.
Bakarka egindako lau frogetan, aurretik zituen marka pertsonalak nabarmen hobetzea lortu zuen. 200 metro libretan, 100 eta 200 metro tximeleta eta 200 metro estilotan egin zuen igeri. Gainera, hiru errebotan ere parte hartu zuen. Azken horretan ere, marka oso ona egitea lortu zuten eta bigarren postua lortu zuten.