Nora Tobarrek brotzezko domina lortu du Espainiako pista estaliko txapelketan, gorako jauzian
1,63 metroko jauziak eman dio hirugarren postua, junior mailan.
Nora Tobar atleta ataundarrak hirugarren egin du Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketan, gorako jauzian. Madrilen jokatu da lehiaketa, asteburu honetan. Tobarrek 1,63ko metroko marka egin zuen, eta brontzezko domina merezi izan dio, junior mailan. Ordiziako Txindoki-Jaso taldeko kidea da.