Pentsio duinen alde elkarretaratzea egin dute gaur Goierriko Pentsiodunek Ordizian
Goierriko Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Ordiziako Plaza Nagusian. Goierriko txoko desberdinetatik gerturatutako 150 bat pertsona bildu dira. Goierriko pentsiodunek «zahartzaro duina» izateko, hainbat gauza exijitzen dituzte: Gizarte Segurantza barruan sartzen den Pentsioen Sistema Publikoa; europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa genero bereizketarik gabe; KPI errealaren araberako igoera, legez bermatua; 1.200 euroko gutxiengo soldata: jasangarritasun faktorea baliogabetzea; genero desberdintasunik ez egitea, izan ere, hego Euskal Herriko emakumeek, bataz beste, %41 gutxiago kobratzen dute gizonek baino; aurretiko erretiroari zigorrik ez ezartzea; eta azkenik, ez dute ontzat ematen Pentsioen Sistema Publikoa deuseztatzea eta laguntza sistema bat bihurtzea.