Bizitzak erdigunera ekartzeko aldarria
Batukada eta elkarretaratze jendetsua egin dituzte seguran, Martxoaren 8ko greba feministarekin bat eginez.
Segurako Talde Feministak antolatuta, egun osoko ekitaldiak egin dituzte, matxoaren 8ko greba deialdiarekin bat eginez. Goizean hasita, batukada feminista ibili da herrian barrena, euriari aurre eginez. Eguerdian elkarretaratzea egin dute plazan, eta dozenaka emakume bildu dira M8 Greba feminista, bizitzak erdigunean lemadun kartelaren atzean. Ondoren, denak borobilean elkartu eta tertulia eta bazkaria egin diztuzte, bakoitzak eramandako janariekin.
Arratsaldean, dokumental bat proiektatuko dute, eta 18:00etan, eskualdeko manifestaziora joateko elkartuko dira berriz ere.