Ehunka emakumek bete dute Beasaingo plaza, martxoaren 8ko ekitaldian
Euskal Herriko eta Goierriko Mugimendu Feministak egindako deialdiari erantzunez, ehunka emakume elkartu dira Beasainen, bilkura jendetsuan. Berdintasunaren eta emakumeen askatasunaren aldeko mezuak zabaldu dituzte.
Emakumeek kalean eta plazan dagokien lekua aldarrikatu dute gaur, martxoaren 8ko ekitaldiekin. Euskal Herriko eta Goierriko Mugimendu Feministak egindako deialdiari ehunka emakumek erantzun diote, eta bilkura jendetsua egin dute Beasainen, Loinazko San Martin plazan.
Bilkuraz gain, ekitaldia eta performance-a ere egin dituzte. Martxoaren 8earen eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren jatorria azaldu ondoren, berdintasunaren eta emakumeen askatasunaren aldeko mezuak irakurri dituzte hainbat herritarrek. Indarkeria matxistak hildako emakumeak ere gogoan izan dituzte.
Arratsaldean manifestazioa egingo dute, Ordiziatik (18:30) eta Beasaindik (18:45) abiatuta; Senperen elkartuko dira gero, eta handik, Lazkaoraino joango dira, bertan egingo baitute eskualde mailako ekitaldi nagusia.