Ema-kate jendetsua
Urretxu eta Zumarragan ere oso jendetsuak izaten ari dira martxoaren 8ko ekitaldiak. Goizean auto karabana, ema-katea eta murala egin dituzte. Ondoren, bazkaria egon da. 18:00etan kontzertua egongo da Gernikako Arbola plazan. Bukatzeko, 19:00etan kazerolada egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan.