Elena Calvillo eta Imanol Larrañaga Arriarango probako garaileak
Iñaki Olano eta Barbara Martin dira Goierri Trail Kopako liderrak. Xabier Mendizabalen oroimenezko lasterketa kopako hirugarren proba puntuagarria izan da.
Elena Calvilloren eta Imanol Larrañagaren erritmoari inork ezin izan dio eutsi, eta Xabier Mendizabalen oroimenezko mendi lasterketan nagusi izan dira. Hurrenez hurren, 2:22:07 eta 1:50:49ko denbora behar izan dute 1.300 metroko desnibel metatua zuen 23 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bidean lokatz gutxi zegoenez, lasterketa azkarra izan da. Uxua Barandiaranek eta Raquel Medinak eta Jon Telleriak eta Iñaki Olanok lagundu diete podiumean.
Probako sailkapena:
Gizonezkoak: | Emakumezkoak: |
1.- Imanol Larrañaga | 1.- Elena Calvillo |
2.- Jon Telleria | 2.- Uxua Barandiaran |
3.- Iñaki Olano | 3.- Raquel Medina |
4.- Jon Aizpurua | 4.- Pilar Arriola |
5.- Koldo Agirre | 5.- Barbara Martin |
6.- Josu Imaz | 6.- Vanesa Bahon |
7.- Ioritz Conde | 7.- Nerea Rosado |
8.- Jon Vegas | 8.- Amaia Barandiaran |
Gauzak honela, Goierri Trail Kopako liderrak Iñaki Olano eta Barbara Martin dira. Olanok 92 puntu ditu eta Barbarrak 76. Arriarangoa, trail kopako hirugarren proba puntuagarria izan da, bigarrena distantzia luzari dagokionez.
Sailkapen orokorra:
Gizonezkoak: | Emakumezkoak: | ||
1.- Iñaki Olano | 92 | 1.- Barbara Martin | 76 |
2.- Jon Vegas | 80 | 2.- Elena Calvillo | 50 |
3.- Ioritz Conde | 72 | 3.- Mayi Mujika | 50 |
Distantzia laburrean Aitor Mimenza eta Saioa Arkonada izan dira azkarrenak. Hauek, 550 metroko desnibel metatua zuen 11 kilometroko ibilbideari egin behar izan diote aurre.