Gaztedi Euskal Herriko sokatira txapeldun mixtoa
Gaztedik, denera, lau txapel lortu ditu Goma Gaineko Euskal Herriko Txapelketan.
Gaztedi Ak bereganatu du Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Mixtoko Txapelketa. Ligaxka estu joan da, eta berdinkata hausteko bi tiraldi gehiago behar izan dituzte, bigarren Beti Gaztek egin du, eta hirugarren Gaztedi Bk.
Lau emakumezko eta lau gizonezkok osatu behar zuten taldea eta, gehienez, 580 kilo pisatu behar zituen zortzikoteak. Goma gainean mixtoa den txapel bakarra izan da gaurkoa. Aurretik beste sei txapel banatau dira, sei gizonezkoen mailan eta bi emakumezkoenean. Emaitza guztiak kontuan izanik, Gaztedik bereganatu ditu txapel gehien, lau.
Sailkapen orokorra:
Gizonezkoak: | Emakumezkoak: | Mixtoa: | |||
680 kilo | Beti Gazte | 540 kilo | Gaztedi | 580 kilo | Gaztedi |
640 kilo | Beti Gazte | 500 kilo | Gaztedi | ||
600 kilo | Beti Gazte | ||||
560 kilo | Gaztedi |
Gaurko lehia estua ez da kasualitatea izan, denboraldi osoa baitaramete Beti Gaztek eta Gaztedik nor baino nor. Hala, Gabiriako proba erabakiorra izan da. Azken jardunaldira berdinduta iristi dira bi talde nagusiak hiruna txapelekin, baina mixtoan indartsuenak izanda, soka bere aldera ekarri du Gaztedik. Denera, zazpi taldek hartu dute parte Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketan