'Go!azen 5.0' antzezlanerako sarrerak bihartik salgai
Go!azen telebista saioko kideak antzokietara itzuli da berriz, Go!azen 5.0 antzezlanarekin, eta martxoaren 22an Lazkaon izango dira. Bi emanaldi eskainiko dituzte Areria kulturgunean, 17:30ean eta 19:30ean.
Bi saioetarako sarrerak asteazken honetan jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera, antzokiko leihatilan, harik eta agortu arte. 10 euroan jarriko dituzte salagi, eta pertsona eta saio baikoitzeko launa sarrera erosi ahal izango dira. Saldu gabeko sarrerarik geldituko balitz, udaletxera eramango dituzte, ostegunetik aurrera.
Go!azen telesailekoen antzerki obra berrian, Asier Burgete (Markel), Iker Villa (Ander), Ainhoa Larrañaga (Eli), Beñat Iturbe (Julen), Maria Redondo (Zuri) eta Itziar Urretabizkaia (Amaia) aktoreek parte hartzen dute. Pertsonaien arteko istorioak antzeztu eta telebista saioko kantak abestuko dituzte.