Goierriko 120 ikaslek parte hartu dute Beasaingo ibilaldi neurtuan
Goierriko 11 ikastetxetako 120 ikasle eta 114 guraso bildu dira asteburuan Beasainen, Aizkorri Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako Mendi Federazioaren eta Beasaingo Udalaren laguntzaz, antolatutako ibilaldi neurtuan parte hartzeko. Bi ibilbide antolatu zituzten, 11 kilometrokoa eta 8,5ekoa, gazteenentzat. Eguraldi lainotsua eta labroa nagusi izan baziren ere, “giro onean” pasa zuten eguna partehartzaile guztiek.