Gorka Izagirrek Paris-Niza utzi behar izan du, erorikoa izan eta gero
Txirrindulari ormaiztegiarra erori egin da Paris-Nizako 2. etapan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak erorikoa izan du Paris-Nizan, eta lasterketa utzi behar izan du. Probaren 2. etapa jokatzen ari ziren gaur, Les Bréviaires eta Bellegarde artean. Astana taldeak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dute Izagirre, dagozkion mediku azterketak egin eta lesioa zenbaterainokoa den ikusteko.
Inmovilizado quedó el ciclista Gorka Izagirre tras la dura caída en el kilómetro 59. #ParisNice #ciclismo #ParisNiza #lasbielas pic.twitter.com/pUN92wtmdd
— Las Bielas ☄ (@LasBielas) 2019(e)ko martxoaren 11(a)