Aurten ez dute Ordiziako atletismo meeting-a egingo, Majoriko lanak direla eta
Ordiziako Majori kiroldegian egiten ari diren lanak tarteko, atletismo pistaren zati bat ez dago erabilgarri. Hori dela eta, Jose Antonio Peñaren omenezko proba ez egitea erabaki du Txindoki Atletismo Taldeak.
Aurten ez dute Jose Antonio Peñaren omenez jokatzen den Ordiziako Sari Nagusia egingo. Hala jakinarazi du Txindoki Atletismo Taldeak, sare sozialetan zabaldutako ohar batekin. Majori kiroldegian egiten ari diren lanak direla eta, Altamirako pistaren zati bat ez dago erabilgarri. Hori dela eta, aurtengo meeting-a ez egitea erabaki du taldeak. Hala ere, datozen urteei begira proba antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute.