Gipuzkoako Judo txapelketako zilarrezko bi domina Goierrira
Ruben Calvo eta Endika Perez judolariek zilarrezko dominak lortu dituzte Gipuzkoakoan eta Euskadikorako sailkatu dira
Legazpiko Judo taldeko kideak jo ta su ari dira lehiaketaz lehiaketa. Gipuzkoakoa jokatu berri dute Urnietan eta bi zilarrezko domina ekarri dituzte Goierri garaira. Hain zuzen, Ruben Calvok eta Endika Perezek lortu dituzte, biak infantiletan aritu dira. Zilarrei esker Euskadiko Judo Txapelketarako sailkatu dira.
Gipuzkoako txapelketan aritu ahal izateko hainbat sailkapen txanda jokatu behar izan dituzte eta Calvok eta Perezek. Dominak ez dira egindako lan onaren emaitza bakarrak izan, apirilaren 6an jokatuko da Santurtzin (Bizkaia) Euskadiko txapelketa eta han izango dira bi judolariak.
Jiu Jitsu ere bai
Jiu Jitsu saileko kirolariek Madrileko Villaviciosa de Odon herrian izandako Jiu Jitsu Openean parte hartu dute eta, txapelketa baino saria bada ere, Manex Urangak eta Beñat Urrizak zilarra ekarri zuten bikoteka egindako lanagatik eta Manex Urangak berak urrea lortu zuen borrokan; Urangak bezala Seth Willis-ek ere borrokan urrezko domina jantzi zuen.