Tartaloetxe, Lapke eta Oiangu, txapeldun
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketan garaipenak lortu dituzte Goierriko Lakpe, Oiangu eta Tartaloetxe elkarteek.
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa irabazi dute Goierriko hiru elkartek. Tartaloetxeko Beñat Azketak eta Aitor Elizegik eskuz binaka irabazi diote Ultzama-Buruzgaini (22-13), Amezketan. Ohorezko Mailan, Lapkeko Zubizarreta-Quina 22-14 nagusitu zaizkio Lemoari, Aretan. Pala motzean Oiangu da txapeldun (Ibarguren-Olaran), Errenterian Txosti 40-22 irabazita; larruz 34-35 galdu du Oianguk (Luzuriaga-Andonegi), Realarekin.