Ahozkotasunaren finalistak prest
Amaia Ruiz de Galarreta, Aitor Martinez eta Marta Alazte sailkatu dira finalerako. Ahoz Ahoko azken emanaldia hilaren 29an izango da.
Ahoz Aho ahozko narrazio lehiaketaren zazpigarren edizioa egin zuten pasa den larunbatean Ordizian eta finalerako pasea Amaia Ruiz de Galarreta tolosarrak, Aitor Martinez Vinagret gazteiztarrak eta Marta Alzate donostiarrak lortu zuten. Hirurek martxoaren 29an Ordiziako Barrena jauregian egingo den ahozkotasunaren gala nagusian parte hartuko dute, kalabaza irabarazteko lehian.