Gaintzarrek liburuxka bat osatuko dute, ipuin, bertso eta marrazkiekin
Gaintzan herritarren artean kultura sustatzeko antolatu ohi dituzten ekimenen artean, ipuinen eta marrazkien liburuxka atontzea jarri dute hurrengo zeregintzat. Gaur, eta datorren 20an eta 21ean jarri dute elkartzeko azken zita, liburutegian, arratsaldean.dute.
Gaintzar guztientzat pentsatutako jarduera da, haurrentzat bezala helduentzat. Liburutegian edo norberak etxean egin ditzake liburuxkarako lanak:. bertsoak, ipuinak, marrazkiak, abestiak, istorioak, komikiak, poesiak, esaera zaharrak…
Martxoaren 20rako bidali behar dira lanak. Udaletxean utzi, edo Whatsappetik (669 460 949) nahiz postaz (liburutegia@gaintza.eus) bidali behar dira.
Liburua osatu ondoren, denen artean irakurriko dute, martxoaren 22an. Biodantza eta pizza afaria ere egingo dituzte, On-Bide elkartean. Izena martxoaren 20rako eman behar da.