HARPIDEEK ESANA. «HITZA aukera bikaina da eskualdea ezagutzeko»
Zegamar honek argi izan zituen duela 20 urte HITZAren harpidetza egiteko arrazoiak: «Euskarazko komunikabide bat babestea, eta gertuko herrietako berriak jasotzea». Erreportajeak ditu gustukoen, eta bereziki inguruko mendiekin zerikusia duen oro. Ez du ezer faltan sentitzen, «akaso, egunero kaleratzea». Euskaraz irakurtzeko eta «eskualde osoa ezagutzeko aukera bikaina» dela dio, besteak ere harpide egiteko animatuz.