Unax Madina eta Eneko Monreal, finalerdietara

KIROLA // Unax Madina eta Eneko Monreal pilotari beasaindarrek alebin mailako Gipuzkoako txapelketako finalerdietan dira dagoeneko, ostiralean Alegiako Murua-Gairaikoetxea bikoteari 16-11 irabazita; bihar jakingo dute noiz eta noren aurka jokatuko duten. Bestalde, Unax Madinak Zizurren (Nafarroa) 4 t’erdiko pilota txapelketa irabazi du 16-15 Perez pilotari errioxarrari irabazita. Txapelketako pilotari onenaren saria ere jaso du beasaindarrak.